White Bird in a Blizzard

Wikipedia, Entziklopedia askea

White Bird in a Blizzard (euskaraz Txori Zuria Elur Ekaitzean) 2014ko Gregg Araki estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama thriller film independiente bat da. Laura Kasischke olerkariaren izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Shailene Woodley, Eva Green, Christopher Meloni, Shiloh Fernandez, Gabourey Sidibe, Thomas Jane eta Angela Bassett aktoreek antzeztu zuten.

2014ko urtarrilaren 20ean Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1988, Estatu Batuak. Kat Connor (Shailene Woodley) itxuraz etxekoandre perfektua dirudien bere ama (Eva Green) ustekabean eta inongo arrastorik utzi gabe desagertu eta bizitza zeharo aldatu zaion 17 neska bat da. Bere bizitza zaila eta oztopoz betea egon arren, Katek nahi eta nahi ez egoera berriari egokitzen saiatu eta bizitzan aurrera egin beharko du.

Aktoreak

Kanpo loturak