Who Framed Roger Rabbit

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:17, 22 urtarrila 2016

Who Framed Roger Rabbit (euskaraz Nor Enganaitu Zuen Roger Rabbit?) 1988ko Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariaren marrazki bizidun filma bat da. Gary K. Wolf idazlearen Who Censored Roger Rabbit? eleberrian oinarritua dago. Bertan, gizakiak eta marrazki bizidunak elkar nahasten dira. Filma honetan Bob Hoskins, Christopher Lloyd, Charles Fleischer, Stubby Kaye eta Joanna Cassidy aktoreek antzeztu zuten.

Filma hau estatubatuar marrazki bizidunen aro modernoaren mugarri izan zen, aro hau 1980ko hamarkadaren erdialdea eta XXI. mendearen hasiera artean luzatu zelarik. Bestalde Disney etxearen berpizkundea ere suposatu zuen.

Filma honek hiru Oscar Sari irabazi zituen: Soinu edizio onenaren Oscar Saria, Efektu berezi onenen Oscar Saria eta Muntatze onenaren Oscar Saria. Bestalde hainbat sariren artean lau BAFTA sari eta Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala ere irabazi zituen.

Argumentua

1947. urtea, Hollywood. Eddie Valiant (Bob Hoskins) erdipurdiko detektibe bat da. Marvin Acme (Stubby Kaye) txatxetako artikuluen negozioko aberatsa eta Toontown hiriaren jabea Marron Cartoon ekoiztetxeko izarra den Roger Rabbiten (Charles Fleischer) Jessica Rabbit (Kathleen Turner) femme fatale itxurako emakumeari gortea egiten ari zaion frogak topatzeko kontratatua izan da. Acme erailda agertzean, froga guztiek Roger uztezko erruduna dela adierazten dute, eta Doom epaile (Christopher Lloyd) gaizto eta handigurak nola edo hala untxia zigortzea erabaki du. Roger Valianti benetazko erruduna topatzen lagundu diezaion erregutzen dio, baina Eddiek eskandalu ezberdinak azalerazten dituen bitartean kasua gero eta gehiago katramilatuko da, Toontown hiria bera ere arriskuan jarriz.

Aktoreak

Kanpo loturak