Wikimedia Fundazioa

Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:26, 27 urtarrila 2016
Wikimedia Foundation, Inc.
MotaKaritatezko elkartea
SektoreaWikian oinarritutako interneteko proiektuak
Sorrera2003
SortzaileaJimmy Wales
EgoitzaSan Frantzisko (AEB)
PresidenteaMichael Snow1
MerkatuakNazioartea
Langileak27 (2009)
EskumendekoakWikipedia, Wikiztegia, Wikiturriak, Wikiliburuak, Wikiesanak, Wikimedia Commons, Wikiespezieak, Wikialbisteak, Wikibertsitatea eta MetaWiki
WebguneaWebgune ofiziala
Oharrak1Jimmy Wales ohorezko presidentea da.

Wikimedia Fundazioa (Wikimedia Foundation, Inc), Wikipedia entziklopedia eta beste antzeko proiektuak sustatzen dituen erakundea da. Floridan sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Wiki sisteman oinarritzen dira bere proiektu aske guztiak.

Kontseilua

Honakoak dira Wikimedia Fundazioaren Kontseiluko partaideak:

  1. Michael Snow: Presidentea.
  2. Jan-Bart de Vreede: Presidenteordea.
  3. Kat Walsh: Idazkari exekutiboa
  4. Stu West: Diruzaina
  5. Ting Chen
  6. Arne Klempert
  7. Samuel Klein
  8. Matt Halprin
  9. Jimmy Wales: Ohorezko presidentea

Wikimediako proiektuak

Wikimediaren beste proiektuak
Wikiztegia Wikiztegia
Hiztegia sinonimoekin
Wikiliburuak Wikiliburuak
Ikasliburu eta eskuliburuak
Wikibidaiak Wikibidaiak
Bidaiak eta txangoak
Wikiesanak Wikiesanak
Esanak
Wikiiturriak Wikiiturriak
Jatorrizko dokumentuak
Wikispecies Wikispezieak
Espezieen gidaliburua
Meta-Wiki Meta-Wiki
Proiektuen koordinazioa
Commons Commons
Irudi eta multimedia

Tokiko kapituluak

Tokiko kapitulua duten herrialdeak urdinez.

Wikimediaren proiektuak mundu osoan daude zabalduta eta arrakasta izugarria izan dute. Horregatik, Wikimediak elkartutako erakunde sare bat sortu zuen antolaketa hobetzeko.

Tokiko kapituluak erakunde independenteak dira, Wikimedia Fundazioaren helburu berdinak dituztenak. Kapituluek Wikimedia Fundazioa, Wikimedia komunitatea eta Wikimediaren proiektuak era ezberdinetan laguntzen dituzte - dohaintzak jasoz, ekitaldiak antolatuz eta tokiko proiektuak bultzatuz. Gainera Wikimedia proiektuak, eduki askea eta Wiki kultura sustatzeaz arduratzen dira.

Tokiko kapituluak erakunde independenteak direnez ez dute Wikimedia Fundazioaren webguneen lege-kontrolik edo ardurarik.

Estatua Izena Webgunea Sorrera
 Alemania Wikimedia Deutschland www.wikimedia.de 2004/06/13
 Argentina Wikimedia Argentina www.wikimedia.org.ar 2007/09/01
 Australia Wikimedia Australia www.wikimedia.org.au 2008/04/20
 Armenia Wikimedia Österreich www.wikimedia.at 2008/02/26
 Danimarka Wikimedia Danmark www.wikimedia.dk 2009/07/03
 Frantzia Wikimédia France www.wikimedia.fr 2004/10/23
 Hungaria Wikimédia Magyarország wiki.media.hu 2008/09/27
 Indonesia Wikimedia Indonesia wikimedia.or.id 2008/10/27
 Israel Wikimedia Israel il.wikimedia.org 2007/06/26
 Italia Wikimedia Italia www.wikimedia.it 2005/06/17
 Norvegia Wikimedia Norge 2007/07/23
 Herbehereak Wikimedia Nederland nl.wikimedia.org 2006/03/27
 Polonia Wikimedia Polska pl.wikimedia.org 2005/11/18
 Portugal Wikimedia Portugal 2009/07/03
 Erresuma Batua Wikimedia UK www.wikimedia.org.uk 2006/02/14
 Txekia Wikimedia Česká republika www.wikimedia.cz 2008/03/06
 Errusia Викимедиа РУ wikimedia.ru 2008/05/24
 Serbia Wikimedia Србије rs.wikimedia.org 2005/12/03
 Suedia Wikimedia Sverige meta.wikimedia.org 2007/12/1
 Suitza Wikimedia CH www.wikimedia.ch 2006/05/14
 Taiwan 中華民國維基媒體協會 www.wikimedia.tw 2007/07/04
 Ukraina Вікімедіа Україна www.wikimedia.org.ua 2009/07/03

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wikimedia Fundazioa Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Wikimedia Fundazioa