Wikipedia:Artikuluen edukiak jarraitu beharreko irizpideak

Wikipedia, Entziklopedia askea


Artikulu guztiek hurrengo politikak jarraitu behar dituzte:


  • Artikulu guztiak ikuspuntu neutral batetik idatzi behar dira. Artikuluko gaiaren jarraitzaileek nahiz aurkariek onartzeko modukoa, ahal bada.
  • Artikuluan egiten diren baieztapenak zenbat eta harrigarriago, orduan eta beharrezkoago erreferentziak gehitzea. Artikuluaren egileek harrigarriak izan daitezkeen baieztapenak eginez gero, prestigio duten kanpoko informazio iturrien berri eman beharko lituzke, baieztapen horiek lehenago non defendatu diren erakusteko.
  • Wikipedia ez da punta-puntako ikerketa akademikoak argitaratzeko lekua; mundu akademikoan dagoeneko onartuta dagoen jakintza jendarteratzeko tokia da.
  • Wikipedia zer ez den gogoan izan behar da. Wikipedia ez da eztabaidagunea, hiztegia, erabilpen-gida edo iragarki-webgunea. Artikulu guztiak, entziklopedia artikuluak dira.
  • Ez ezazu sortu kanpoko irudietara doan loturarik. Gehitutako irudi guztiak Wikimedia Commonseko zerbitzarian egon behar dute. Irudia Wikipedian ez badago, Commonsera igo egin beharko duzu.