Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lehenagoko eskaerak

Gehitu eskaera bat

Orri honek euskarazko wikipedian diharduten bot-ei lan bat egitea eskatzeko balio du. Bot-ek, besteak beste, lan hauek egiteko lana izugarri erraztu dezakete:

  • Testu aldaketa automatikoak egitea (adibidez, Madrid agerpen guztien ordez Madril jartzea).
  • Txantiloi baten agerpen guztiak aldatzea, txantiloiaren izena aldatu delako (adibidez: Txantiloi:EstatuaTxantiloi:Estatu infotaula), edo ordezko bat sortu delako.
  • Kategoria bati izena aldatzea, eta kategoriaren barruan dauden artikulu guztiak kategoriaren izen berrira aldatzea.
  • Orrialde jakin batzuetan aldaketa zehatz bat egitea (konparazio batera: urteen orrialde guztietan datak urtarrilaren 3 formatutik urtarrilaren 3a formatura pasatzea).
  • ...

Horrelako aldaketa errepikakorrak eskuz egin behar ez izateko, bot bati eska diezaiokezu lana egin dezan; bot bat duten wikilariek, ahal badute, eskatutako lanak eginez joango dira.


Eskaera egiteko formatua

Zure eskaera egiteko, saka ezazu orri honen hasieran edo atal honen bukaeran ageri den «Gehitu eskaera bat» loturan, eta idatz ezazu eskaera ondorengo formatu hau erabiliz:

Izenburua
Aldaketa egin aurretiko forma zaharra → Aldaketa egin ondorengo forma berria

Adibidez:

Madrid → Madril
Eskaeraren testuan jarri beharrekoa

Lehenik eta behin, eskaeraren deskribapena, zehaztasunez (zer aldatu behar den, aldaketa zergatik egin behar den, eta, baldin badakizu, non: artikulu jakin batzuetan, kategoria izenetan...). Bukaeran, eskatzen duen lankidearen sinadura.

Bot-a erabiltzen duena bazara eta eskaera bat bete baduzu, artxiba ezazu egin duzuna.

Gehitu eskaera bat


Aurkibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epa! {{Ozeanoen itsaslaster eta birak}} eta {{Itsasoen aurkibidea}} aurkibideak euskaratu ditut. Norbaitek dagozkien artikuluetan sartuko al ditu?. Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 15:48, 8 abuztua 2013 (UTC)

{{Itsasoen aurkibidea}} sartu dut artikuluetan.--Assar; (erantzun hemen) 21:07, 19 urria 2014 (UTC)

Hiri Inperial Askeak txantiloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aupa! Bot batek dagozkion artikuluetan sartuko al du {{Hiri Inperial Askeak}} txantiloia?. Eskerrik asko. --Marklar (eztabaida) 12:58, 22 otsaila 2014 (UTC)

euskal futbolari → euskal herritar futbolari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai horretaz onartua dugun politikari jarraituz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

euskal futbolari → euskal herritar futbolari

Deklinatutako kasu guztiak (euskal futbolaria, euskal futbolarien...) ere aldatu beharko lirateke. Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2014-12-26, 22:28 (UTC)

Yes check.svg Egina--Assar; (erantzun hemen) 11:01, 28 abendua 2014 (UTC)
Bide batez, pilotariekin eta saskibaloi jokalariekin ere egingo dut. Besteren bat bururatzen bazaizu, esan.--Assar; (erantzun hemen) 11:23, 28 abendua 2014 (UTC)
Politikariak eta beste lanbide batzuk ere errepasatzen ari naiz, nahikotxo daude "euskal" modura.--Assar; (erantzun hemen) 15:00, 28 abendua 2014 (UTC)
Beste hauek ere aurkitu ditut: euskal jokalari, euskal futbol jokalari, euskal saskibaloi jokalari, euskal badminton jokalari, euskal boleibol jokalari, euskal errugbi talde. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2014-12-31, 11:55 (UTC)

Pertsona esanguratsuak → Pertsona nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkaden artikuluetan (adibidez, «20ko hamarkada»), ataletako baten izenburua «Pertsona esanguratsuak» da. Esanahiaren aldetik, ordea, esanguratsu adjektibo hori ez da zuzena: nabarmenak izan beharko luke (edo, bestela, garrantzitsuak). Beraz, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

=== Pertsona esanguratsuak === → === Pertsona nabarmenak === 

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2015-01-26, 19:46 (UTC)

Yes check.svg Egina - --Joxemai; (erantzunak) 09:43, 27 urtarrila 2015 (UTC)

Ondasun nabarmenak ere jarri beharko al litzateke? - --Joxemai; (erantzunak) 09:43, 27 urtarrila 2015 (UTC)

Bai; udalerrien artikuluetan hala dugu jarrita, gainera. «ondasun esanguratsuak» jartzen du tokiren batean? --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2015-01-27, 10:39 (UTC)
Botaren lanean hala agertu zaizkidala uste dut, baina orain bilatzailean ez dut aurkitzen. Tira, aurkitzen badut, badakit "nabarmenak" jarri behar dela. - --Joxemai; (erantzunak) 15:40, 27 urtarrila 2015 (UTC)