Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak/2007

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloia jartzea[aldatu iturburu kodea]

Txantiloi aldaketak oso erraz egiten dira, baina kasu honetan txantiloi bat gehitzea ez da hain erraza. Australiak adibidez badu, baina beste batzuek ez. 15 artikulu inguru direla kontuan izanda, askoz errazagoa da eskuz egitea. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:24, 27 Martxoa 2007 (UTC)

Azpi >> sub; goi>>super[aldatu iturburu kodea]

Txantiloi:Taxotaula infotaula txantiloia duten artikuluetan, azpi- eta goi- aurrizkiak erabiltzen dituztenetan hain zuzen, sub- (suberreinua, subfamilia...) aurrizkia erabili beharko litzateke azpi- ordez eta super- (superfiluma...) ordez. Hori alde batetik.

Bestetik, hitz asko euskaraz existitu arren latinez daude. Badago bozketa bat honen ingurukoa. Aldatu beharreko hitzen kopurua handia da eta artikuluak bete ahala ere egin daiteke, baina komenigarria litzateke erabilienak (chordata >> kordatu, mammalia >> ugaztun, plantae >> landare...) bot baten laguntzaz aldatzea geroago etorriko diren erabiltzaileek artikuluak kopiatzean (edo erreferentziatzat hartzean gutxienez) modu onean eta wikipedian erabakitakoan egin dezaten.

Gauza bi hauek besterik ez (bot batentzat ez da asko, ezta?). Eskerrik asko bot. —83.38.196.65 14:03, 18 Maiatza 2007 (UTC)

Txantiloi batera deitzeko modua[aldatu iturburu kodea]

Musika diskoen txantiloia gehiago osatu nahiean nabil, eta bertara "taldea" parametroa ez dela normalean bezala pasatzen ikusi dut, taldearen orriari esteka txantiloian bertan egiten zaio. Oker ez banabil, normalean parametroa bidaltzen den orrian egin beharko litzateke lotura hau, bestela taldearen izena bere wikipeadiako orrialdearenaren ezberdina bada, esteka hau ez da ondo pasako (Asia talde bat adibidez badago, eta Asia (taldea)|Asia bezala pasa beharko litzateke, esteka zeinuen barruan).

Aldaketa hau erraz egin badezaket ere (txantiloian esteka ikurrak kentzea besterik ez da), Txantiloi hau erabiltzen duten orrietan, txantiloieko euren artista esteka gabe geratuko litzateke. Honegatik, ez dakit posible izango den Bot batek txantiloi honi lotzen diren orrietan, "taldea" parametro guztiak esteka bihurtzea. --Aery 16:39, 18 Abuztua 2007 (UTC)

EginaTXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:50, 1 Urria 2007 (UTC)

Kategorizatu[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Ni banabil orain udalerri desberdinen kokapen mapak egin eta jartzen. Gustatuko litzaidake ea bot baten bidez kokapen maparik EZ duten udalerriak kategoria bakar batean jartzearen posibilitatea existitzen den, nire lana errazte aldera... Ala ezinezkoa den zerbait nabil eskatzen?--Janfri; idatzi lasai 12:52, 31 Urria 2007 (UTC)