Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak/2009

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aurkitzen da -> Dago[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, badago wikipedian askotan ageri den akats bat: gaztelaniazko kalko bat egin eta "aurkitzen da" adierazpidea erabiltzen da "dago" esan nahi denean. Are gehiago, "aurkitzen da" agertzen den *guztietan* (gainbegiradatxo bat eman diet kasu horiei) "dago" esan nahi dute. Agian kasuren batean benetan "aurkitu" aditza erabili nahi zuen norbaitek, baina uste dut kasu horien aldaketa automatikoa eginda galtzekoa daukaguna baino askoz gehiago irabaziko genuela. Posible al litzateke bot bidez horiek aldatzea? Nik aldaketa hauek proposatzen ditut:

  • "aurkitzen da" -> "dago"
  • "aurkitzen dira" -> "daude"
  • "aurkitzen den" -> "dagoen"
  • "aurkitzen dena" -> "dagoena"
  • "aurkitzen dela" -> "dagoela"
  • "aurkitzen zen" -> "zegoen"
  • "aurkitzen baita" -> "baitago"

Egina--Unai (esan) 16:50, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Bide batez, beste hauek aldatzea ere ondo legoke:

  • "bait da" -> "baita" Egina--Unai (esan) 14:39, 18 Abuztua 2009 (UTC)
  • "bait dago" -> "baitago" Egina--Unai (esan) 14:39, 18 Abuztua 2009 (UTC)

--Assar; (erantzun hemen) 11:51, 10 Urtarrila 2009 (UTC)

Txantiloi:Orokor Udalerri > Txantiloi:Hiri orokor infotaula[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. "Txantiloi:Orokor Udalerri" zaharkitua dago, baina hala ere hiri artikulu askok erabiltzen dute. Horregatik proposatzen dut Txantiloi:Orokor Udalerri > Txantiloi:Hiri orokor infotaula aldaketa, artikulu guztian oinarri bera eduki dezaten. Aldaketa hori posible egiteko, "Txantiloi:Hiri orokor infotaula" delakoan egin beharrekoa egin dut. Eskerrik asko. --josugoni (erantzun hemen) 11:24, 18 Urtarrila 2009 (UTC)

Egina Assarrek aldatu ditu eskuz.--Unai (esan) 11:02, 21 Abuztua 2009 (UTC)

Errepideen inguruan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, {{AEB estatuarteko autobideak}} txantiloi hau jarri nahi dut txantiloian agertzen diren orrialde guztietan, baina, orrialde asko direnez oso lan neketsua da. Txantiloian agertzen diren orrialdeen amaieran txantiloi hori jartzea besterik ez da. Hori da nire eskaera. --An13sa 14:29, 19 Urtarrila 2009 (UTC)

Egina. Eskaria egin zuen lankide berak egin zuen eskuz.--Unai (esan) 12:33, 18 Abuztua 2009 (UTC)

Eraikuntzak -> Eraikinak[aldatu iturburu kodea]

Kategoria:Eraikuntzak izenekoak Kategoria:Eraikinak izan beharko luke. Berdin Kategoria:Eraikuntzak mendearen arabera kasuan eta horren azpikoetan. Alda al dezake norbaitek?--Assar; (erantzun hemen) 22:44, 12 Ekaina 2009 (UTC)

Beno, hiztegietan begiratu dut eta badirudi "Eraikuntzak" ere onartua dagoela eraikinez aritzeko. Beraz, agian ez da beharrezkoa aldatzea, nahiz eta niri egokiagoa iruditu "Eraikinak".--Assar; (erantzun hemen) 09:05, 19 Abuztua 2009 (UTC)

Koordenatu batzuk automatikoki jartzea[aldatu iturburu kodea]

Artikulu askotan koordenatuak txantiloiarekin jarri beharrean eskuz jarrita daude. Posible litzateke moduren batean automatikoki aldatzea? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:54, 23 Abuztua 2009 (UTC)

Jar dezakezu horren bi adibide, hobeto uler dezadan?--Unai (esan) 20:00, 23 Abuztua 2009 (UTC)
Adibidez Cortina d'Ampezzo artikulua, 46º32' I 12º8' E baloreekin koordenatuak= eremuan. Ideia litzateke hori aldatzea {{koord|46|32|N|12|8|E|region:_type:city(biztanleria= eremuan duena)|display=inline,title}}. Berez niri konplexua iruditzen zait, baina TXiKiBoTek egin zuen hau erabilit: (-\{\{[Kk]oordenatu lotura\|dn=([^\|]*)\|mn=([^\|]*)\|de=([^\|]*)\|me=([^\|]*)\|E=W\|EM=M\|([^}]*)}} +{{koord|\1|\2|N|\3|\4|W}})) (desegin) -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:08, 23 Abuztua 2009 (UTC)