Wikipedia:Bozketak/Data nola adierazi

Wikipedia, Entziklopedia askea
  • Gaia: Egunei dagokien artikuluetan (ad: urtarrilaren 20) izenburua txarto dago. Hilabetea eta eguna bakarrik adierazi nahi denean aukera bi daude:
  1. urtarrilaren 20a
  2. urtarrilak 20

Inoiz ez urtarrilaren 20. Norbaitek euskaltzaindiaren iritzia zein den jakin nahi baldin badu, hemen dauka 37. araua; gutxienez, irakurri eta irizpide bat izateko.

Ados: Ongi dauden aukeretako bat erabili (eta aldaketak egin jada daudenetan)
Aurka: Orain arte bezala utzi
  • Lankidea: Barrie
  • Iraupena: Ekainaren 13tik ekainaren 20ra (7 egun)
  1. Barrie 09:49, 13 Ekaina 2006 (UTC). Lehen aukera (urtarrilaren 20a)erabiltzearen aldekoa nahiz, arrazoitzea ezinezkoa egiten bazait ere, egokiagoa iruditzen zaidalako.
  1. Ezberdindu beharra dago lehenik eta behin testuetan egiten diren daten aipamenak, eta egunei dagozkien artikuluei ematen zaien izena. Testuan aipatzerakoan gehienetan urtarrilaren 20a darabilgu, hori bai. Hala eta guztiz ere, artikuluen izenean amaierako a galtzea egokia izan daiteke, nire ustez, urtarrilaren 20ak ez baitauka a itsatsia eta ez du egun zehatz bat adierazten (urtero bat dago). Adibidea: Oraintsu hasi dugun ekainaren 13 honetan ospakizun berezia egingo dugu, edo 1997ko apirilaren 10 hura ez dut sekula ahaztuko. Esaldi hauek erakusten dute a hori ez dela beharrezkoa, bere ordez beste edozein artikuluk lagun dezakeela. Gutunetan data idazterakoan, perpaus batetik at eta testuingururik gabe, a beharrezkoa da, baina bestela ez beti. Honenbestez, dagoenean mantenduko nuke, edo aldatzekotan, urtarrilak 20 erabili, mantentzea hobesten dudan arren. Urteurrenetan, ordea, (ikus 1997) data aipatzerakoan a artikuluaren beharra badago, hori aldatu beharko genuke. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:14, 13 Ekaina 2006 (UTC)
  2. Barrie 11:17, 13 Ekaina 2006 (UTC). Arrazoia eduki dezake TXiKik. Agian aldatu beharrekoa ez da izenburua, urteurrenetan azaltzen den data baizik.
  3. TXiKirekin ados. Nik nahiago Urtarrilaren 20 beste Urtarrilak 20 baino, artikuluetan idazterakoan urtarrilak 20 jaio zen gaizki geratzen baita (eta arauaren kontra doa) --josugoni (hemen idatzi) 15:27, 18 Ekaina 2006 (UTC)
  4. Nik egia esan beti erabiltzen dut Urtarrilak 20 formatoa, baina Txikiren argudioak konbentzitu nau, beraz alde bozkatuko dut. -Theklan 19:25, 18 Ekaina 2006 (UTC)