Wikipedia:Bozketak/Jentilizioen ordena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lorategi ingeles artikuluko eztabaidan, jentilizioen ordenari buruzko eztabaida piztu da. Honen ildora, Xabier Armendaritz lankideak honakoa proposatu Wikipediako politika ofizial bihurtzeko:

Euskalki guztietan gaur arte izan den erabilera egingo dugu Wikipedian ere:
  • Arau orokor gisa, izenaren ezkerrean jarriko dugu jentilizioa: frantses haizea, ingeles jendea, nafar idazlea, Dominikar Errepublika, eta abar.
  • Salbuespen gisa, eskuinean jarriko dugu bi kasu hauetan:
  1. Pertsona izenen ondoan: Pedro azpeitiarra, Gorvatxov errusiarra, Jordaens flandestarra, Maritxu sunbildarra.
  2. Izenak ezkerrean osagarri askotxo duenean: makina bat margolan eder egin duen Donostiara ezkondutako pintore estatubatuarra.

Lagungarri[aldatu iturburu kodea]

Botoa emateko, kontuan izan Lorategi ingeles artikuluko eztabaidan bertan eta Wikipedia:Txokoa/2009ko_uztaila#Egutegiak atalean emandako arrazoi eta iritziak.

Josugoni lankideak proposatua.

Astebete: 2010eko ekainaren 19etik (larunbata) ekainaren 27ra (larunbata, 24h00)

Alde[aldatu iturburu kodea]

Aldeko botoak, sinaturik

Aurka[aldatu iturburu kodea]

Aurkako botoak, sinaturik

Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]

Oharrak (nahi bada)

  • Uste dut iruzkin bat gehitu beharko diogula goiko politikari: Ondoko erdaretan jentilizioa izenlaguntzat erabiltzen duten kasu askotan, euskaraz -ko egitura da berezkoena. Hainbat euskalarik esan dute hori horrela dela, eta Xabier Alderdik estatistikekin frogatu du, euskal corpusak aztertuta.
Adibidez: nahiz eta ondoko erdaretan Policía Española / Police française maiz erabiltzen duten, euskal idazleek ez dute halakorik egiten. Ohikoena Espainiako polizia eta Frantziako polizia da. Euskaraz, jentilizioak gehien-gehienetan izen sintagmaren erdigune dira, ez doaz beste izen bati laguntzen: valentziarrak etorri dira, Veronako italiarrei eman zieten, alemanekin ondo ibili gara, eta abar. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:02, 23 Ekaina 2010 (UTC)
Ez dut uste arau edo politika orokortzat har dezakegunik. Termino bakoitzaren arabera erabaki beharrekoa da, nire ustez. --josugoni (erantzun hemen) 16:07, 23 Ekaina 2010 (UTC)
Ados. Testua luzatu eta korapilatzea ere ez da komeni: hobe da arau laburra, ulerterraza eta zehatza izatea. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:21, 23 Ekaina 2010 (UTC)

Proposamena onartu egin da eta euskarazko wikipediako politika ofiziala da gaurtik aurrera. Bozketaren emaitza:

Ados 5 boto
Aurka 0 boto

--josugoni (erantzun hemen) 22:10, 26 Ekaina 2010 (UTC)