Wikipedia:Egile eskubideak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Wikipediaren testu edo irudien egileek bere ekarpenen egile eskubideei (ingelesez: copyright) eusten diete, baina GNU lizentziapean erabili daitezke. Wikipedian, ez dira inoiz onartuko beste webguneetatik kopiatutako testu edo irudirik egilearen baimena lortzen ez bada. Arau horri ez jarraitzeak Wikipediari kalte larriak sor diezazkioke, eta gure lan guztia alferrik gal dezake.

Salbuespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edukia libreki Wikipediara kopiatzeko aukera ematen duten lizentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena delako edukiaren egileak lizentzia aproposa erabili badu, orduan eduki hori Wikipediako artikuluetan gehitu dezakezu. Creative Commons Aitortu-Partekatu 3.0 (CC-BY-SA) edo jabetza publikoa duten edukiak lasai asko erabili daitezke Wikipedian. Beheko taulan ageri da lizentzia batzuen —ez guztien— Wikipediarekiko bateragarritasuna. Bai ikurrarekin, lizentzia horrek edukia Wikipediara kopiatzeko aukera ematen duela adierazten da; eta Ez ikurrarekin, ez duela aukera ematen. Gogoan izan ezazu Creative Commons lizentziek iturria aipatzea eskatzen dutela «aitortu» (ingelesez: atribute) baldintza dakartenean.

Creative Commons lizentziak
CC-By-NC Ez CC-By 2.0, 2.5, 3.0 Bai
CC-By-NC-ND Ez CC-By-SA 1.0, 2.0, 2.5, 3.0 Bai
CC-By-ND Ez CC-By-US 3.0 Bai
CC-By-NC-SA Ez
Beste lizentzia batzuk
Edozein GNU bakarrik lizentzia Ez GFDL & CC-By edo CC-By-SA Bai

Espainiako Jabego Intelektualaren Legeko 13. artikulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian, Jabego Intelektuala 1/1996 Errege Dekretu Legegileak arautu du. Espainiako Aldizkari Ofizialaren 97. zenbakian argitaratu zen, 1996. urteko apirilaren 22an.

Testu horretan 13. artikuluak (Bazterketak) hau dio hitzez hitz:

« (Gaztelaniaz) Artículo 13. Exclusiones No son objeto de propiedad intelectual las disposiciones legales o reglamentarias y sus correspondientes proyectos, las resoluciones de los órganos jurisdiccionales y los actos, acuerdos, deliberaciones y dictámenes de los organismos públicos, así como las traducciones oficiales de todos los textos anteriores.  »

Wikipediaren kasuan honek esan nahi duena zera da: lege-disposizio horietatik harturiko testu eta beste material guztiek egile eskubiderik ez dutela, eta beraz libreki erabil daitezkeela.