Wikipedia eztabaida:Politikak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Deitura kontu honetan, bozkatu zena ondo ulertu badut, ez zait iruditu Euskaltzaindiak aholkatutakoari jaramon handiegirik egin zaionik, eta ez zait iruditzen bozkatu zenaren ondorioa oso ezaguna den wikilarien artean.

Nik, eta barkatu eztabaida zahar batean berandu sartzeagatik, izen-deiturak bere jatorrizko hizkuntzan idaztearen aldekoa naiz, salbuespenak salbuespen.

Nola idatzi, Isabel Celaa ala Zelaa? Zergatik ez begiratu Euskaltzaindiaren zerrendan eta kitto?

Berria egunkarikoek, deitura euskalduna dela ikusten badute eta pertsonaia euskal herritarra, euskal grafia hobesten dute. Pertsonaia kanpotarra bada, ez. Ez zait irizpide txarra iruditzen baina nire ustez, pertsona bera da, nolabait, bere izen-deituraren jabe eta norberak erabakitzea du nola idatzi eta akademikoei kasu egin edo ez. Xabier Kintanari nork esango dio hemendik aurrera Quintana idatz ezak!? Eta Iñaki Caminori, aizak, Euskaltzaindiaren zerrendan Kamino jartzen dik! Ez Camino!

Julio Cortázar, Jon Kortazar, Josemari Bakero, Carlos Gurpegui, Miren Azkarate... Ez diegu besteok "zuzenduko" jatorrizko hizkuntzetara edo etimologietara jotzen-eta: Julio Kortazahar, Jon Korta-zahar, Jose María Vaquero, Carlos Gurpegi, Miren Haitz-Garate, Isabel Zelada...

Ez bada arrazoi historikoengatik: Bizenta Antonia Mogel, Joanes Leizarraga... Etxepare. Nik LEIZARRAGA eta ETXEPARE utziko nituzke wikipedian, orain (2009) dauden legez. Bozketaren ondorioari ez zaio, nik orain arte ikusi dudanaren arabera, jaramon handiegirik egiten: Kopiatzen dut; Ondorioa, abizenak berezko grafian mantentzea izan zen. Beraz, Ormaechea ez da Ormaetxea-ra itzuliko. Bale, eta zein da berezkoa: Etchepare, Echepare, Dechepare, Detchepare? Oso oker ez banago Mosen Beñatek bere deitura hiru modutan idatzi zuen. Zein da berezkoa?

Zein da bozketa honen ondorioa? Nik ez dut oso ondo ulertu.

Bai, kontua ez da batere erraza. Nola idatzi Gabriel Celaya? Berak idazten zuen legez ala zuzenduta: Gabriel Zelaia

Eta Hipokoristikoak onartuko ditugu wikipedian?: Tontxu, Bill. Nik alde bozkatuko nuke. Nor da William Gates? Eta William Clinton?

Deiturei buruz Euskaltzaindiak ateratako dokumentua, irizpide batzuk--gorkaazk (erantzunak).

Nik dudak ditut honekin, egia esan. NAhiago nuke argudio pila entzun eta horrekin iritzi bat osatu. Bitartean neutrala izango naiz. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:01, 23 Abuztua 2009 (UTC)
Nik Berriaren estilo-liburuaren irizpideak aplikatuko nituzke (62. orrialdea), horiexek baitira de facto jada aplikatzen ditugunak, eta oso argiak direlako. Laburbilduz:
  • Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira Berrian, norberaren ohitura gora-behera (adibidez: Antonio Zabala edo Gabriel Zelaia).
  • Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe (adibidez: Che Guevara).
  • Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten dira (adibidez: Jules Verne).
Iritzirik? --Unai (esan) 16:37, 23 Abuztua 2009 (UTC)