Wikiproiektu:Euskal Herriko udalerriak/Asteko herria

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal Herriko udalerriak

Asteko herria Euskal Herriko udalerria wikiproiektuaren zati bat da, astero era koordinatuan Euskal Herriko herri bati buruzko artikulua osatzeko. Artikulua ezezik, herriarekin zerikusia duen edozer ere garatzeko aukera da (herritar ezagunak, eraikin garrantzitsuak, elkarteak, hedabideak, ibai-mendiak eta abar).

Horretarako hainbat iturburu har daitezke kontuan:

  • Herritarrek informazioa idatzi edo bidaltzea, bai wikilariak direlako, bai wikilariok eskatu diegulako. Kasu honetan, oso erabilgarria izan daiteke herriko ikastetxe-ikastolei email bat bidaliz laguntzeko eskaintzea.
  • Asteko herriko udalaren webgunetik informazioa erabiliz, beti ere, Udalaren onespenarekin (copyright arazoak direla-eta). Horretarako ezinbestekoa da udalari baimena eskatzea (email edo postaz) eta baimena jasotakoan herriaren eztabaidan ipintzea.
Hala ere, kontuan eduki, informazioa oso eraldatua badago (estatistika datuetatik esaldi osoak egitea, adibidez) ez dela zertan baimenik eskatu behar.
Gauza bera herriko armarriarekin, bi aukera:
- udalaren webgunekoa ezin da berez hartu, copyrighta baitu. Baina udalekoek baimena ematen badute eta baimen hau irudiaren eztabaidan idazten bada, ez dago arazorik.
- errezena, gutako batek armarria guztiz marraztea, ahal bada .svg formatuan (.jpg, .png, .gif, .tif ere bai, noski)
  • Beste wikipedietako artikulua ikusi eta berrikusi, ahal dena erabiliz eta itzuliz.

Eduki-taula

[aldatu] Aste honetako herria

Aste honetako herria: Nafarroa Tafalla.

Mesedez, idatzi {{asteko herria}} dagokion artikuluaren hasieran.

[aldatu] Herrien zerrenda

[aldatu] 2007

[aldatu] 2008

  1. - Nafarroa Beherea Irulegi
  2. - Zuberoa Atharratze-Sorholüze
  3. - Araba Iruña Oka
  4. - Bizkaia Igorre
  5. - Gipuzkoa Segura
  6. - Lapurdi Ezpeleta
  7. - Nafarroa Korella
  8. - Nafarroa Beherea Donapaleu
  9. - Zuberoa Maule-Lextarre
  10. - Araba Guardia
  11. - Bizkaia Mundaka
  12. - Gipuzkoa Bergara
  13. - Lapurdi Itsasu
  14. - Nafarroa Baztan
  15. - Nafarroa Beherea Bidaxune
  16. - Zuberoa Santa Grazi
  17. - Araba Zuia
  18. - Bizkaia Forua
  19. - Gipuzkoa Oñati
  20. - Lapurdi Senpere
  21. - Nafarroa Tafalla
  22. - Nafarroa Beherea Urepele
  23. - Zuberoa Muskildi

[aldatu] Irizpideak

Hona, oraingoz dauden irizpideak:

  • Oraingo artikulua garatua ez egotea
  • Zazpi lurraldeetako herriak bata bestearen ondoren agertzea, txandaka.
  • Herri garrantzitsuak agertzea, ez bakarrik populazioa aldetik, baita ere historia, monumentu edo entzutea direla-eta.


[aldatu] Ekarpen bat

Asteko herria aprobetxatuta, herriari buruzko orria osatzeaz gain, herri horrekin lotutako beste orri batzuk ere osatu ahalko lirateke: auzoei dagozkien orriak, herri horretako pertsona ezagunei buruzko orriak garatu edota osatu, ...

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak