Wikiproiektu:Liburutegiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Filigreed Wikipedia Logo.png
Wiki loves


Liburutegiak
Wikipedia-logo-v2-no-text.svg
Viquipèdia
Wikimedia-logo.svg
English Version
Commons-logo.svg
Wikimedia Commons
Wikimedia-logo.svg
Wikimedia CAT
Wikisource-logo.svg
Viquitexts
Wikiquote-logo.svg
Wikiesanak
Aurkezpena Jarduerak Parte-hartzaileak Harremanetan jartzeko Prentsa
Koldo Mitxelena Kulturunea

Ongi etorri Liburutegiak Wikiproiektura

Modu asko dago Wikipedian laguntzeko. Gure helburua da gure erakundeak irekitzea, gordetzen dituzten funtsak ezagutaraztea eta, batez ere, boluntario komunitatea sortzea liburuzainen artean Euskal Kultura mundu osora zabaltzeko.

Jakina da wikipedia munduan gehien kontsultatzen den orrietako dela: egunero miloika kontsulta egiten dira bertan eta mota guztietako erabiltzaileek informazio iturri gisa hartzen dituzte bere edukiak, hizkuntza ezberdinetan, mundu osoan. Hori dela eta, hasierako helburuei erreparatuta, gure lan esparruan badago ekarpen interesgarriak egitea. Batzuk, norberak txerta ditzake eguneroko jardueratik abiatuta; besteak,asmo handiagokoak badira, berriz, erakundeen eginbidea eskatzen dute, besteak beste:

  • euskal kulturaren inguruko ezagutza nazioartekotu,
  • gure liburutegien funtsak eta jarduerak ezagutarazi eta nabarmendu,
  • Wikipediaren erabiltzaleei, mundu osoan barreiatuta, gordetzen ditugun altxorren berri eman.

Iradokizun gisa, hemen zerrendatuko ditugu balizko zenbait jarduera, tokian tokiko erabilgarri, moldagarri edo baztergarri izan daitezkeenak, nolanahi ere adosteko:

  • dokumentu berezi edo bakanen inguruko artikuluak sortu (eskuizkribuak, inkunableak, partiturak, etab),
  • egile adierazgarriak ez badaude sortu, edo badaude, eguneratu,
  • erakundeak digitalizatutako irudiak wikipediaren bidez sareratu,
  • gure bildumen inguruko edukiak partekatu, horiei buruz egiten ditugun aurkezpen testuak edo albisteak berrerabiliz,
  • erreferentziak gehitu,
  • gure funtsei dagozkien datuak zuzendu eta eguneratu,
  • gure funtsa erabiltzeko wiki-maratoiak antolatu gai baten inguruan,
  • irakurketa taldeetan lantzen diren edukiak partekatzea, zenbait egile eta lanen sarrerak aberasten edo sortzen.