Wilfrid Laurier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wilfrid Laurier 1869an.

Sir Wilfrid Laurier, jaiotza-izenaz Henri-Charles-Wilfrid Laurier (Saint-Lin, Quebec, 1841eko azaroaren 20a - Ottawa, Kanada, 1919ko otsailaren 17a), kanadar politikaria izan zen.

Biografia

Finantza-ministro izan zen 1877-1878an, eta Alderdi Liberaleko buruzagi 1887an. Lehen ministro zenean (1896-1911), Kanadaren autonomiaren alde egin zuen, Ingalaterrarekiko harremanak atxikiz betiere. 1911ko hauteskundeak galdu ondoren, uko egin zion batasun nazionaleko gobernu batean parte hartzeari, eta oposizioko buru izan zen hil zen arte.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilfrid Laurier Aldatu lotura Wikidatan