Wilhelm Dilthey
Wikipedia(e)tik
Wilhelm Dilthey (Biebrich, Renania, Alemania, 1833 - Seis, Tirol, 1911) alemaniar filosofoa eta historialaria izan zen.
Biografia[aldatu]
Basilea, Kiel, Breslau eta Berlinen izan zen irakasle. Bere filosofian, arrazoiaren gainetik izpirituzko bizitza dagoela azaldu zuen: «giza-zientzien eta izadi-zientzien metodoa eta helburua desberdinak dira». Sistema filosofikoen sorkuntza aztertu eta filosofiaren historiaz arduratu zen batez ere.
Obra nagusiak: Izpirituzko zientzietarako sarrera (1883), Psikologia deskriptibo eta analitikoari buruzko ideiak (1894), Hegelen gaztaroa (1905) eta Mundu historikoaren egituraketa izpirituzko zientzietan (1910).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.