Gilen II.a Alemaniakoa

Wikipedia(e)tik
Wilhem II.a» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wilhem II.a Alemaniakoa

Friedrich Wilhelm Viktor Albert von Hohenzollern, Gilen II.a, (1859ko urtarrilaren 271941eko ekainaren 4) Alemaniako azken enperadorea (Kaiser) izan zen eta Prusiako azken erregea (König), 1888 urtetik 1918 urtera bitartean.

Gilen I.aren biloba. Agintea bere eskuetan hartu eta Bismarck egotzi zuen, ez baitzetorren bat harekin ez barneko ez atzerriko politikan. Lurralde aurreratu bateko buruzagi izan nahirik "bide berria" (neue Kurs) ireki zuen, Alemania Europako industriaren gidari bihur zedin; baina legedi aurrerakoia bultzatu bazuen ere, ez zion aurre egin ahal izan langileen ezinegonari. Politika kolonial konkistatzailea bideratu zuen Bülow kantzilerraren eraginez. Errusiarekin zuen hitzarmena hautsi eta Austriara eta Italiara hurbildu zen (Hitzarmen Hirukoitza eraberrituz, 1907 eta 1912). 1918an agintea utzi behar izan zuen eta Holandara erretiratu zen. Lehen Mundu Gerra piztu izana berari egotzi zitzaion. Pastoral bat bada hari buruz egina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen II.a Alemaniakoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Alemania
Artikulu hau Alemaniako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.