Wilhem Keitel
Wikipedia(e)tik
Wilhem Keitel (Helmscherode, Alemania, 1882 - Nurenberg, Alemania, 1946) militarra izan zen. Lehen Mundu Gerran, garrantzi handiko karguak izan zituen. 1934an, aurreko Gerrako Ministerioaren ordezko Oberkommando der Wehrmachteko buru izendatu zuen Hitlerrek. Bigarren Mundu Gerran, beti bat etorri zen Hitlerren erabakiekin. III. Reicharen kapitulazioa izenpetu zuen Berlinen (1945eko maiatza). Nurenbergen epaitu zuten: gerrako krimenen erantzule zela eta, hiltzera kondenatu, eta urkatu egin zuten.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.