Willard Boyle
Wikipedia(e)tik
Willard Boyle (Eskozia Berria, Kanada, 1924 - 2011) fisikaria izan zen. McGill Unibertsitatean fisikako doktoregoa lortu ondoren, Bell Laborategietan hasi zen lanean. 1962an, etenik gabe dabilen lehen errubi laserra asmatu zuen. 1969an CCD gailua (karga akoplamendurako gailua) sortu zuen, George Smithekin batera. CCD gailuek goitik behera aldatu zuten astronomia, eta industria berriak sortu zituzten (filmik gabeko bideo kamerak, adibidez).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.