Willem Claeszoon Heda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Izadi hila urre-koloreko larruekin

Willem Claeszoon Heda (Haarlem, 1593/1594ko abenduaren 14a - ibidem, c.1680/1682) holandar margolaria izan zen. Hasieran erretratuak eta erlijio-koadroak egin zituen. Gerora izadi hila lantzen hasi zen, eta Holandako margolari handienetakotzat jotzen da genero horretan. Herrialde hartako artistek sorturiko izadi hil oparoetan ez bezala, Hedak soiltasunez eta zehaztasunez ondu zituen bere obrak. Postreen alorreko natura hiletan espezializatu zen. Kolore hotzak eta ñabardura finezko tonu-gama sotila erabiltzen zuen, eta gauzen eta materien arteko kontrasteak, ardo-ontzien eta pitxarren islak, fintasun handiz ematen zituen, hondo neutro baten gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willem Claeszoon Heda Aldatu lotura Wikidatan