Willem Schouten

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Willemn Cornelisz Schouten (1567-1625), Hoorn hirian jaiotako herbeheretar nabigari bat zen. Jacob Le Mairekin batera, Ozeano Barearen esplorazio bidaia bat egin zuen, Hornos lurmuturra aurkituz. Schouten uharteek, Papua Ginea Berriko Irlanda Berria uhartearen iparraldean, euren izena, Willemen omenez daramate.

Willem Schouten, jada Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiarekin hiru bidaia egin zituen nabigari aditu bat zen. Hoornen antolatutako Konpainia Australiarrera, Eendrachten kapitain bezala elkartu zen, Jacob Le Mairen espedizioan. Bere anaia Jan, Hornos lurmuturra igaro baino pixkat lehenago erre zen Hoorn itsasontziaren kapitaina zen, eta, handik gutxira, Jan, eskorbutoaren ondorioz hil zen.

Ozeano Barea, beste uharte batzuen artean, Hoorn uharteak, bere jaioterriaren omenezko izena zena, deskubrituz (Futuna eta Alofi Wallis eta Futunan) zeharkatu zuen. Le Maire konbentzitu zuen Ginea Berriaren iparraldetik jarraitzeko ibilbidea, bestela, Australia iparraldeko Koral itsaso arriskutsura joango baitziren.

Itsasontzia, Javan konfiskatua izan zen, Ekialdeko Indien Konpainiaren monopolioa hausteagatik, eta Schouten Amsterdamera bidali zuten. Berehala, bidaiaren istorioa argitaratu zuen 1618an, jendearen artean ospe handia izan zuena eta askotan berrargitaratu eta hizkuntza askotara itzuli zena.

Bere bosgarren bidaian, 1625ean hil zen, Madagaskarreko Antongilen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willem Schouten Aldatu lotura Wikidatan