Willem Jan van Eys

Wikipedia, Entziklopedia askea
Willen Jan Van Eys» orritik birbideratua)
Willem Jan van Eys

Bizitza
Jaiotza1825eko apirilaren 16a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzafrantsesa
Heriotza1914ko apirilaren 17a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria

Willem Jan van Eys Holandar euskalaria (Amsterdam, 1825eko apirilaren 16a - San Remo, 1914ko apirilaren 17a). Hizkuntzalaritza ikasi zuen, eta euskara ikertzeari eskaini zion ahaleginik handiena. Londresen eta San Remon bizi izan zen. Bi bidaia egin zituen Euskal Herrira: lehenengoan, 1866an, Zarautzen egon zen Gregorio Arruerekin, frantziskotarren komentuko liburuak eta aztertzen; bigarrena 1868an egin zuen. Van Eysenak dira, euskal aditzari buruzko lan batzuez gainera, Dictionnaire basque-français (1873), eta Grammaire comparée des dialectes basques (1879). Bestalde, testu zaharren argitalpen berriak ere egin zituen. Van Eysek aurkitu eta argitaratu zuen, esaterako, 1596ko Errefrau eta sententziak (1896).

Euskal hiztegigintzaren alorrean asko izan dira lan egin dutenak. Landuchio izan zen lehena, 1562an idatzi baitzuen Dictionarium Linguae Cantabricae obra. Silvain Pouvreauren euskara-frantsesa hiztegia, XVII. mendekoa, ez zen argitaratu baina argazkitan jasoa dago Donostiako Julio de Urquijo Mintegian. Pierre D’Urteren Dictionarium Latino-Cantabricum amaitu gabea, berriz, berriki argitaratu du Patri Urkizuk. Sarako Etxeberrik Euskara-latina, frantsesa-gaztelera hiztegia egin zuen, eta Larramendik 1745ean kaleratu zuen bere Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín lan mardula. Harrietek egin zuen hiztegia ez zen, bere aginduz, argitaratua izan, horretarako eskaintza bat baino gehiago jaso arren, eta Duvoisinek burututakoak ere ez zuen argirik ikusi. 1963an agertu zen Añibarroren Voces Bascongadas Diferenciales de Bizcaya, Guipúzcoa y Navarra.

Novia de Salcedoren Diccionario Etimológico del Idioma Bascongado (1887) eta Aizkibelen Diccionario Basco-Español titulado Euskeratik Erderara biurtzeko Itztegia (1885), Larramendirenaren bidetik abiatu zirenez, haren alde on eta txarrez josita daude. Azken mendean hiztegigintzan aipatzekoak dira Lhande, Azkue… Bestalde, testu zaharren argitalpen berriak ere egin zituen Van Eysek. Berak aurkitu eta argitaratu zituen, esaterako, 1596ko Atsotitz eta esamoldeak (1896).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]