William Collins
Wikipedia(e)tik
William Collins (Chichester, Sussex, Ingalaterra, 1721 - 1759) ingeles olerkaria izan zen.
Biografia [aldatu]
XVIII. mendeko poeta prerromantiko handienetakoa. Familia burges baten semea zen, eta miseria gorrian bizi izan zen. Eroetxe batean hil zen.
Haren lan nagusia: Odes on several descriptive and allegorical subjects (1747, Gai deskriptibo eta alegoriko batzuei buruzko odak). Ode to Evening (Oda arratsari) izan zen haren poema ospetsuena, bertso librean idatzi zuen bakarra. Lirikotasun, exotikotasun eta freskotasun berezi batez hornituriko lanak idatzi zituen.
William Collinsen obra ez da XX. mendera arte behar bezala ezagutu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.