William Edward Burghardt Du Bois
Wikipedia(e)tik
William Edward Burghardt Du Bois (Great Barrington, Massachusetts, AEB, 1869 - Accra, Ghana, 1963) Estatu Batuetako politikari eta idazle mestizoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Panafrikanismoaren aldeko sutsua zen, eta Beltzen Aldeko Erakunde Nazionala sortu zuen 1909. urtean (National Association for the Advancement of Colored People). Lehen Mundu Gerraren ondoren Afrika beltzeko biztanleen arazoez hasi zen arduratzen. 1961. urtean Alderdi Komunistako kide egin zen. Handik bi urtera Accrara jo, eta Ghanako herritar egin zen.
Obrak: Souls of Black Folk (1903, Beltzen arimak), The World and Africa (1947, Mundua eta Afrika) eta In Battle for Peace (1952, Bakearen aldeko guduan).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |