William Edward Burghardt Du Bois

Wikipedia, Entziklopedia askea
Du Bois, 1904.

William Edward Burghardt Du Bois (Great Barrington, Massachusetts, AEB, 1869ko otsailaren 23a - Accra, Ghana, 1963ko abuztuaren 27a) Estatu Batuetako politikari eta idazle mestizoa izan zen.

Biografia

Panafrikanismoaren aldeko sutsua zen, eta Beltzen Aldeko Erakunde Nazionala sortu zuen 1909. urtean (National Association for the Advancement of Colored People). Lehen Mundu Gerraren ondoren Afrika beltzeko biztanleen arazoez hasi zen arduratzen. 1961. urtean Alderdi Komunistako kide egin zen. Handik bi urtera Accrara jo, eta Ghanako herritar egin zen.

Obrak: Souls of Black Folk (1903, Beltzen arimak), The World and Africa (1947, Mundua eta Afrika) eta In Battle for Peace (1952, Bakearen aldeko guduan).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Edward Burghardt Du Bois Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.