William Gemmell Cochran

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

William Gemmell Cochran (Rutherglen, Eskozia, 1909ko uztailaren 15aOrleans (Massachusetts), 1980ko martxoaren 29a, Orleans, Massachusetts) eskoziar estatistikari nabarmena izan zen, bere bizitza profesional gehiena Estatu Batuetan eman zuena. Matematika ikasketak Erresuma batuan egin zituen. 1934-1939 urte bitartean, Rothamsted Experimental Station izeneko nekazaritza-laborategi ospetsuan lan egin zuen, esperimentuen diseinuak burutuz eta horien emaitzen aztertuz. 1939 urtean Estatu Batuetara joan zen lan egitera. 1957 urtean Harvard Unibertsitatean sartu eta bertan lan eginzuen 1976 urtean erretiratu zen arte. Berari zor zaizkio Cochranen Q froga, Cochranen C froga eta Cochranen teorema. Brontzezko Guy domina jaso zuen 1936 urtean.