William Gilbert
Wikipedia(e)tik
Britainiar sendagile eta fisikaria (Colchester, 1554 - Londres, 1603). Cambridgeko St. John´s Collegen egin zituen ikasketak. Elisabet erreginaren lehen sendagilea izan zen, eta Errege Sendagile Eskolako lehendakari izendatu zuten 1600ean. Urte horretan bertan, magnetismoari buruzko lehen ikerketa egin zuen: De magnete, magneticisque corporibus et de magno magnete tellure, Ingalaterran argitaratu zen fisikako lehen liburu garrantzitsua. Mundua iman handi bat balitz bezala deskribatu zuen. Elektrizitate estatikoa aurkitu zuen, anbarra eta bestelako gai batzuk igurtziz. Elektrizitate hitza asmatu zuen, anbarraren grekozko izenetik, elektronetik, eratorria.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.