William Godwin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Godwin

William Godwin (Wisbech, Cambridgeshire, 1756ko martxoaren 3a - Londres, 1836ko apirilaren 7a) ingeles idazle eta filosofoa izan zen. Elizgizon protestantea zen, baina XVIII. mendeko filosofo frantsesen eraginez, ateo egin zen. Handik aurrera gizarteko arazoak aztertu zituen. Liberalismoa eta jabetza-eskubidea zalantzan jarri eta gobernurik gabeko gizarte baten alde agertu zen; norberaren premien arabera, guztien lanez baliatzea proposatzen zuen An Inquiry Concerning Political Justice obran (1793, Justizia politikoari buruzko ikerketa). Eleberria ere landu zuen (The Adventures of Caleb Williams, 1794) eta historia (History of the Commonwealth of England, 1824-1828).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Godwin Aldatu lotura Wikidatan