William Harvey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Harvey
William Harvey
Zientzialaria
Arloa medikuntza, anatomia
Jaio 1578ko apirilaren 1a
Ingalaterra Folkestone (Ingalaterra)
Hil 1657ko maiatzaren 24a
Ingalaterra Roehampton, Londres (Ingalaterra)
Lanak Zirkulazio-aparatuaren ikerketa


William Harvey (Folkestone, 1578ko apirilaren 1a - Roehampton (Londres), 1657ko maiatzaren 24a) mediku ingelesa izan zen. Zirkulazio-aparatua deskribatu zuen lehena izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Folkestonen jaio zen, Ingalaterrako hego-ekialdeko muturrean. Thomas Harvey merkatari aberatsaren semea zen. Hasierako ikasketak Canterburyn egin zituen eta 1597an Cambridgeko Unibertsitateko Caius Collegen lizentziatu zen. Frantzia, Alemania eta Italian zehar bi urtez bidaiatu ondoren Paduako Unibertsitatean sartu zen. Bertan Hyeronimus Fabricius irakaslea izan zuen eta 1602an graduatu zen. Handik Ingalaterrara itzuli zen eta Elizabeth Brownekin ezkondu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fabriciusek balbulak aurkitu zituen zainetan baina ez zekien zertarako balio zuten. Hortik abiatuta Harvey odolaren zirkulazioa aztertzen hasi zen. Descartes eta Miguel Serveten lanak irakurri bide zituen eta Ibn Nafis siriarraren lanak baieztatu eta sakondu zituen.

1616an zirkulazio sistema definitua bazuen ere ez zen 1628 arte argitaratu bere Exercitatio Anatomica de Motu Cordis et Sanguinis in Animalibus (animalietan bihotzaren lana eta odolaren inguruko ikerketa anatomikoa). Bertan metodo zientifikoan oinarriturik bihotza odol bonba bat zela eta gorputzean zehar odola zirkulazio sistema batean mugiarazten zuela adierazi zuen. Honek ordurarte ontzat hartzen zen Galenoren esanen aurka egiten zuen, haren ustetan zainetako odolak eta arterietakoak jatorri eta funtzio desberdinak baitzuten.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Riolanek bere Opuscula anatomica (1649) liburuan gogor kritikatu zuen Harveyren lana eta honek defendatzeko Exercitatio anatomica de circulatione sanguinis (Odolaren zirkulazioaren ikerketa anatomikoa, 1649) atera zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Harvey Aldatu lotura Wikidatan