William Harvey

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:54, 23 urtarrila 2016
William Harvey
Bizitza
JaiotzaFolkestone1578ko apirilaren 1a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaRoehampton (en) Itzuli1657ko maiatzaren 24a (79 urte)
Familia
AitaThomas Harvey
AmaJoan Halke
Ezkontidea(k)Elizabeth Browne (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBarts and The London School of Medicine and Dentistry (en) Itzuli
The King's School Canterbury (en) Itzuli
Gonville and Caius College (en) Itzuli
(1593 - 1597) Artean graduatu
Paduako Unibertsitatea
(1599 - 1602ko apirilaren 25a) Medikuntzako doktorea
Tesi zuzendariaGirolamo Fabrici d'Acquapendente
Hizkuntzaklatina
ingelesa
Irakaslea(k)Cesare Cremonini (en) Itzuli
Girolamo Fabrici d'Acquapendente
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, medikua, anatomista eta fisiologoa
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Find a Grave: 12085551 Edit the value on Wikidata

William Harvey (Folkestone, 1578ko apirilaren 1a - Roehampton (Londres), 1657ko maiatzaren 24a) mediku ingelesa izan zen. Zirkulazio-aparatua deskribatu zuen lehena izan zen.

Biografia

Folkestonen jaio zen, Ingalaterrako hego-ekialdeko muturrean. Thomas Harvey merkatari aberatsaren semea zen. Hasierako ikasketak Canterburyn egin zituen eta 1597an Cambridgeko Unibertsitateko Caius Collegen lizentziatu zen. Frantzia, Alemania eta Italian zehar bi urtez bidaiatu ondoren Paduako Unibertsitatean sartu zen. Bertan Hyeronimus Fabricius irakaslea izan zuen eta 1602an graduatu zen. Handik Ingalaterrara itzuli zen eta Elizabeth Brownekin ezkondu zen.

Lanak

Fabriciusek balbulak aurkitu zituen zainetan baina ez zekien zertarako balio zuten. Hortik abiatuta Harvey odolaren zirkulazioa aztertzen hasi zen. Descartes eta Miguel Serveten lanak irakurri bide zituen eta Ibn Nafis siriarraren lanak baieztatu eta sakondu zituen.

1616an zirkulazio sistema definitua bazuen ere ez zen 1628 arte argitaratu bere Exercitatio Anatomica de Motu Cordis et Sanguinis in Animalibus (animalietan bihotzaren lana eta odolaren inguruko ikerketa anatomikoa). Bertan metodo zientifikoan oinarriturik bihotza odol bonba bat zela eta gorputzean zehar odola zirkulazio sistema batean mugiarazten zuela adierazi zuen. Honek ordurarte ontzat hartzen zen Galenoren esanen aurka egiten zuen, haren ustetan zainetako odolak eta arterietakoak jatorri eta funtzio desberdinak baitzuten.

Kritikak

Jean Riolanek bere Opuscula anatomica (1649) liburuan gogor kritikatu zuen Harveyren lana eta honek defendatzeko Exercitatio anatomica de circulatione sanguinis (Odolaren zirkulazioaren ikerketa anatomikoa, 1649) atera zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Harvey Aldatu lotura Wikidatan