William Herschel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Herschel
William Herschel
Zientzialaria
Arloa astronomia, musika
Jaio 1738ko Azaroaren 15a
Alemania Hannover (Alemania)
Hil 1822ko Abuztuaren 25a
Ingalaterra Slough (Ingalaterra)
Lanak Uranoren aurkikuntza


40 oinbeteko teleskopioa

Sir Wilhelm Friedrich Herschel, (1738ko Azaroaren 15a - 1822ko Abuztuaren 25a). Alemanian jaiotako astronomo eta konpositore britanikoa. Urano aurkitzeagatik egin zen famatua. Zuen lehen pertsona izan zen existentzia ezagutu erradiazio infragorri.

Biografia eta aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1781eko martxoaren 13an Urano aurkitu zuen. Ingalaterrako erregearen omenez planeta Georgium Sidus izendatu zuen. Aurkikuntza honekin beste hainbat lanbide utzi eta egun osoan astronomo izateko aukera eduki zuen. Frantzian planeta Urano izendatu zen arte, eta Ingalaterrako erregearekiko zegoen jarrera zela eta Herschel planeta deitu zuten.
  • 1782an Copley domina irabazi zuen eta Erregearen Astronomo izendatu zuen. Urte honetan hainbat teleskopio egin eta saldu zituen.
  • 1783an bere ahizpa Carolineri teleskopio bat oparitu zion eta honek hainbat kometa aurkitu zituen.
  • 1789ko abuztuaren 28an berak eginiko 40 oin (12 m) luzera fokaleko eta 49½ hazbete (126 cm) irekierako teleskopio batekin Saturnoko ilargi berri bat aurkitu zuen (Mimas). Hurrengo egunetan bigarren bat ere aurkitu zuen (Enceladus).
  • Uranoren Titania eta Oberon sateliteak aurkitu zituen (izena bere semeak eman zien).
  • Izar bikoitzak kasu askotan benetan bi zirela frogatu zuen.
  • Asteroide hitza sortu zuen.
  • Erradiazio infragorria aurkitu zuen. Honetarako argia prisma batetik pasaerazi eta termometro bat jarri zuen argi gorriaren ondoan, baina iluntasunean. Termometroa igotzen zenez erradiazioa bazela ondorioztatu zuen.
  • 1820an Londoneko Astronomia Elkartea sortzen lagundu zuen.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Herschel Aldatu lotura Wikidatan