William Hickling Prescott

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Hickling Prescotten erretratua

William Hickling Prescott (Salem, Masachusets, 1796ko maiatzaren 4a - Boston, Masachusets, 1859ko urtarrilaren 29a) estatubatuar historialaria eta hispanista izan zen. Zuzenbideko ikasketak amaitu ondoren, espainiarrak Amerikan egon ziren garaietako gaiak aztertu zituen. Harenak dira History of the Conquest of Mexico (1843, hiru liburuki; Mexikoko konkistaren historia), History of the Conquest of Peru (1847, 2 liburuki; Peruko konkistaren historia) eta History of the Reign of Philip the Second, King of Spain (1855-1858, hiru liburuki; Filipe II.aren erresumaren historia) obrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Hickling Prescott Aldatu lotura Wikidatan