William Holman Hunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Holman Hunt
William Holman Hunt
William Holman Hunten burupotreta (1867)
Datu pertsonalak
Jaio 1827ko apirilaren 2a
Cheapside, Londres (Ingalaterra)
Hil 1910eko irailaren 7a
Kensington, Londres (Ingalaterra)

William Holman Hunt (Cheapside, Londres, 1827ko apirilaren 2a - Kensington, Londres , 1910eko irailaren 7a) margolari ingelesa eta Anaidi prerrafaelitaren sortzailetako bat izan zen.

Prerrafaelisten artean izadiaren aldezle sutsuenetakoa izan zen. Bere koadro askotan errealismoa xehetasunez erakusten duten paisajeak erabili zituen hondo gisa. Argitasuna eta xehetasunen erreprodukzio zehatza dira, hain zuzen ere, bere margolanen ezaugarri berezienak. Erlijio gaietako obretan eta xede moralizatzailea dutenetan, alegoria tankera hartzen du egiaren aldeko grina sutsu horrek.

Joera horri jarraituz margotu zituen, besteak beste, Munduaren argia (The Light of the World, 1853-54, Keble College, Oxford), Kontzientziaren iratzartzea (The Awakening Conscience, 1853, Tate Britain, Londres), egilearen beraren hitzetan "errealismo sinbolikoaren" eredua, eta Heriotzaren itzala (The Shadow of Death, 1870-73, Leeds Art Gallery, Leeds). Gainerako prerrafaelistak bezala, gai literarioak (Isabel eta albahaca edalontzia, 1867) eta eguneroko bizitzako eszenak (Ontzia, 1875, Tate Gallery, Londres) erabili zituen, batez ere, bere koadroetan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Holman Hunt Aldatu lotura Wikidatan