William Huggins
Wikipedia(e)tik
William Huggins ingeles astronomoa izan zen (Londres, 1824 - Londres, 1910). Bere kabuz egin zituen astronomia-ikasketak. Astronomian espektro-analisia erabiltzeko oinarriak jarri zituztenetako bat da. 1864an, gasezko nebulosen espektroen igorpen-lerroak aurkitu zituen. 1868an, Doppler efektua aurkitu zuen izarren espektroetan, eta kometen osaera kimikoa aztertu zuen, espektroen analisian oinarrituta.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.