William Hyde Wollaston

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Hyde Wollaston

22. Royal Societyko presidentea

1820 - 1820
Joseph Banks - Humphry Davy
Bizitza
JaiotzaNorfolk1766ko abuztuaren 6a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres1828ko abenduaren 22a (62 urte)
Familia
AitaFrancis Wollaston
AmaAlthea Hyde
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGonville and Caius College (en) Itzuli
Charterhouse eskola
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, fisikaria, ingeniaria, metallurgist (en) Itzuli eta astronomoa
Lantokia(k)Londres
Enplegatzailea(k)Cambridgeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Bavariar Akademia

William Hyde Wollaston (1766ko Abuztuaren 6a1828ko abenduaren 22a) kimikari ingelesa izan zen. Hainbat elementu kimiko aurkitu zituen eta platinoa nola landu aurkitu zuen.

Egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wollaston kimikari gisa da ezagun. Platinoa kantitate handietan ateratzeko lehenengo metodo fisiko-kimikoa aurkitu zuen eta prozesu horretan paladioa (Pd) aurkitu zuen 1803an eta Rodioa (Rh) 1804an. 1809an titanioa eta niobioa elementu kimikoak zirela frogatu zuen.

Elektrindarran ere lan handia egin zuen. 1801ean frikzioz sorturiko elektrindarra pila boltaikoetan sortzen zenarekiko identikoa zela frogatu zuen. Bere bizitzako azken urteetan hainbat aurkikuntza egin zituen motor elektrikoaren harremanetan jartzen dutenak.

1802an eguzkiko Fraunhofer lerroak aztertu zituen eta honek eguzkiaren konposaketaren aurkikuntzarekin harremanetan dago. Camera lucida asmatu zuen (1807), goniometroa (1809) eta Wolastonen prisma.

1819an sistema metrikoaren aurka jardun zuen.

1802an Copley Domina eman zioten.

Bere omenez wollastonita minerala izendatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Hyde Wollaston Aldatu lotura Wikidatan