William Isaac Thomas

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Isaac Thomas

President of the American Sociological Association (en) Itzuli

1927 - 1927
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Isaac Thomas
JaiotzaRussell konderria (Virginia)1863ko abuztuaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBerkeley (Kalifornia)1947ko abenduaren 5a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Dorothy Swaine Thomas (en) Itzuli  (1939 -
Hezkuntza
HeziketaTennesseeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Doktoretza
Tesi zuzendariaAlbion Woodbury Small (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Wilhelm Wundt
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, idazlea eta psikologoa
Enplegatzailea(k)Chicagoko Unibertsitatea
New School (en) Itzuli
Oberlin College (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakGabriel Tarde
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Find a Grave: 62628779 Edit the value on Wikidata

William Isaac Thomas (Russell County, Virginia, 1863ko abuztuaren 13a - Berkeley, Kalifornia, 1947ko abenduaren 5a) soziologo estatubatuarra izan zen. Ezaguna da batez ere bere izena daraman teoremagatik, Thomasen Teorema, jakintzaren soziologian funtsezkoa izan dena.

Ibilbide intelektuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albin Small Chicagoko Unibertsitateko soziologiako departamenduko lehen zuzendaria izan bazen, Thomas izan zen, bere ikerketei esker, Chicagoko Eskola bezala usuki ezagutzen denari hasiera eman zion soziologoa. Florian Znanieckirekin batera poloniar immigrazioari buruzko ikerketa baten egile, are ezagunago egin zen bere izena daraman teorema formulatzeagatik. John Dewey, William James eta George Herbert Mead-en eskola pragmatistak bultzaturik, Thomasek berariazko garrantzia ematen hasi zitzaion gizabanakoen subjektibitateari. Gizarte erreforman engaiatutako soziologoa izanik, krimena eta sexualitatearen inguruko bere ikusmoldeak ikonoklastatzat hartu ziren. Bere karrera akademikoa gertaera batek mugarritu zuen: FBIk atxilotu zuen "emakumeen estatuen arteko garraioa zio antimoralekin" egiteagatik. Horrek Chicago utzi beharra ekarri zion. Bere ibilbide akademikoa New Yorken amaitu zuen.

Elkarrekintza sinbolikoaren sortzailea kontsideratzen da, George Herbert Meadekin batera.

Poloniar baserritarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918ko "Baserritar poloniarra Europan eta Ameriketan" liburuaren azala

Poloniar baserritarrei buruzko interesa zuen eta haiei buruzko ikerketan laguntzeko, Florian Znaniecki filosofo poloniar gaztea hartu zuen. Znanieckik Chicagon topatu zuen Thomas 1914an. Nabarmentzeko lana egin zuten elkarrekin eta bai Estatu Batuetara iristen ari zen poloniarren immigrazioan bai Polonian bertan geratzen ziren nekazariengan oinarritu ziren. Franz Boas antropologoaren antzera, Thomasek errefusatu egiten zituen arrakasta soziala esplikatu nahi zituzten azalpen biologistak. Izatez, arrakasta soziala, baloreei eta jarrerei daude loturik. Baloreak bizitza sozialaren elementu kultural objektiboak dira, eta jarrerak, aldiz, gizabanakoen ezaugarri subjektiboak dira.

Immigrazio poloniarrari buruzko ikerketan, Thomasek eta Znanieckik ikusi zuten bazirela hiru jarrera mota orokor bizi-baldintza berrien aurrean. Lehenik, filistearra tradizio sozialaren menpean jartzen den konformista da. Bigarrenik, bohemiarrak izaera ezegonkorra du. Hirugarrenik, sortzailea zuhurra eta aldaketari irekita dago. Thomasentzat eta Znanieckirentzat, asimilazioa desiragarria da, eta haren kontrakoa, disimilitudea edo desberdintzea litzateke.

Thomasen Teorema (1928)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Thomasen teorema»

Thomasen teorema soziologiaren oinarrizko printzipioetako bat da. Teorema ondoko hau da:

« Pertsonek egoerak errealak balira bezala definitzen badituzte, egoera horiek errealak dira beren ondorioetan »

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Polish Peasant in Europe and America. Volume 1 & 2: Primary-group organization (Florian Znaniecki-rekin batera) - 1918
  • The Polish Peasant in Europe and America. Volume 3: Life record of an immigrant (Florian Znaniecki-rekin batera) - 1919
  • The Polish Peasant in Europe and America. Volume 4: Disorganization and reorganization in Poland (Florian Znaniecki-rekin batera)- 1920
  • The Polish Peasant in Europe and America. Volume 5: Organization and disorganization in America (Florian Znaniecki-rekin batera) - 1920
  • The unadjusted girl; with cases and standpoint for behavior analysis - 1923
  • The Child in America - 1928
  • Primitive behavior, an introduction to the social sciences - 1937