William John Macquorn Rankine
Wikipedia(e)tik
Eskoziar fisikaria eta ingeniaria (Edinburgo, 1820 - Glasgow, 1872). Glasgowko unibertsitatean ingeniaritza zibileko eta mekanikako irakaslea izan zen 1855. urteaz gero. Carnot, Clausius eta Joulerekin batera termodinamikaren aitzindaritzat hartua da. Oso ezaguna da lurrun-makinari buruz egin zituen ikerketengatik. Materia- eta indar-kontzeptuetan oinarritzen zen unibertsoaren mekanika-ikuspegia alde batera utzi eta unibertsoko gertaera guztiak energiaren eraldaketaren bidez azaltzen zituen teoria berri baten alde agertu zen. Bera izan zen Eskoziako ingeniarien institutuaren lehen lehendakaria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.