William Kidd

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Kidd

William Kidd (Dundee, Eskozia, c. 1645eko urtarrilaren 22a - Wapping, Ingalaterra 1701eko maiatzaren 23a), Captain Kidd edo Kidd kapitaina izengoitiz ezaguna, eskoziar pirata ezaguna. Oso gaztetatik itsasoan aritu zen. Mendebaldeko Indietan frantsesen kontrako borrokan nabarmendu zen. Indiako ozeanoa pirataz garbitzeko agindua harturik, Madagaskarren hartu zuen bere abiapuntua. Piratak birrindu behar zituena, ordea, bera egin zen pirata. 1696an Ingalaterra Berrian lehorreratu zen, eta zeraman harrapakin aberatsa agintarien esku utzi zuen. Hala ere, preso hartu eta Ingalaterrara bidali zuten. Han epaitu, eta 1701ean urkatu zuten. Kidden ekintzetan oinarritu zen R. L. Stevenson Altxor uhartea liburua idazteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]