William Klein
Wikipedia(e)tik
William Klein (New York, AEB, 1928 -) estatubatuar argazkilaria da.
Biografia [aldatu]
Moda eta publizitateko argazkilari gisa egin zen ezagun. Baina bere lan nagusiak erreportaje-argazkien sailekoak dira. Aipagarria du, beste lan batzuen artean, New York izeneko argazki-sorta, zeinean bere hiriaren ikuskera azaldu baitzuen. Horretaz gainera, eta beste lan askoren artean, Erroma, Mosku eta Tokioko argazki-sortak argitaratu ditu. Argazki-sortak ez ezik, argazkilaritzari buruzko liburuak ere argitaratu ditu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.