William Laud
Wikipedia(e)tik
Ingalaterrako apezpiku anglikanoa (Reading, 1573 - Londres, 1645). 1601. urtean egin zen apaiz, eta 1621ean apezpiku. Karlos I.a Ingalaterrako errege izendatu zutenean eragin handia izan zuen Laudek Ingalaterrako Elizan. Londresko apezpiku (1628), Oxfordeko Unibertsitateko kantziler (1629) eta Canterburyko artzapezpiku hautatu zuten (1633). Karlos I.aren erlijio-politika antolatu zuen, eta ortodoxia anglikanoa ezarri nahi izan zien eskoziarrei. Horrek Karlos I.aren absolutismoa deuseztatu zuen matxinada sortu zuen (1637), eta Karlosek hautsi behar izan zituen Laudekin zituen harremanak. Londresko Dorretxean atxilo sartu ondoren hiltzera kondenatua izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.