William Lipscomb
Wikipedia(e)tik
William Nunn Lipscomb (Cleveland, Ohio, Ameriketako Estatu Batuak, 1919 - 2011) kimikaria izan zen. Fisika eta Kimikako irakaslea izan zen Minnesota eta Harvardeko unibertsitateetan. Kimikako Nobel saria jaso zuen 1976an boranoen (boroa eta hidrogenoa duten konposatu konplexuen) egitura kimikoari eta loturei buruz egindako ikerketengatik. Egindako ikerketei buruzko hainbat liburu idatzi ditu: Boron Hydrides, (1963), Nuclear Magnetic Resonance Studies of Boron and Related Compounds (1969).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.