William Michael Rossetti
Wikipedia(e)tik
William Michael Rossetti (Londres, Ingalaterra, 1829 - 1919) literatura-kritikaria eta argitaratzailea izan zen, Christina Rossettiren eta Dante Gabriel Rossettiren anaia. The Germ aldizkaria sortu zuen Dante Gabrielekin batera, eta literaturari eta arteari buruzko kritikak idatzi zituen The Spectator aldizkarian. Poeta ospetsuen bizitza (1878), Keatsen bizitza (1887) eta Dante Gabriel Rossini, familiako gutunak (1895) obrak argitaratu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
