William Nicholson
Wikipedia(e)tik
Fisikari eta kimikari ingelesa (Londres, 1753 - 1815). Voltak pila asmatu zuen urte berean (1800), pila hura aztertuz eta ur azidodunaren osagaiak bereiziz, elektrolisia aurkitu zuen Carlislerekin. Elementary Principles of Chemistry liburuan azaldu zituen bere aurkikuntzaren oinarriak (1789). Nicholson elektrokimikaren aitzindari gisa har daiteke, beraz. Nicholsonen aerometroa, haizearen dentsitatea neurtzeko tresna, asmatu zuen. Kimikako hiztegi bat ere idatzi zuen: Dictionary of Chemistry (1795).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.