William Osler
Sir William Osler (Bond Head, Ontario, Kanada, 1849 - Oxford, Ingalaterra, 1919) kanadar medikua izan zen.
Biografia [aldatu]
Torontoko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta ikasketak bukatuta, Medikuntza eskolak ematen hasi zen berehala. 1889an Johns Hopkins Unibertsitateko lehenengo Medikuntza irakaslea izan zen.
Bihotz, birika eta odoleko eritasunetan espezializatu zen. Medikuntza ikasketetan hogeita hamar urtez eredutzat erabili zen liburu bat idatzi zuen: The Principles and Practice of Medicine (1892, Medikuntzaren printzipioak eta praktika).
Beraren ekimenez sortu zen graduondoko ikasketa-sistema, eta eritasun askotan erabiltzen ziren tratamendu okerrez egin zuen deskribapenak bultzatu zuen, neurri handi batean, Medikuntza Ikerkuntzarako Rockefeller Institutua sortzera, New Yorken.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.