William Parsons

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Parsons
William Parsons
Zientzialaria
Arloa astronomia
Jaio 1800ko ekainaren 17a
Ingalaterra York (Ingalaterra)
Hil 1967ko urriaren 31a
Irlandako Errepublika Birr gaztelua (Irlanda)
Lan-erakundeak Royal Society
Lanak Leviathan teleskopioa


Willam Parsons Rosseko 3. kondea (York, 1800ko ekainaren 17a - Birr gaztelua, 1967ko urriaren 31a) astronomo irlandarra izan zen. Honetaz gain parlamentuko ordezkaria ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yorken jaio bazen ere txikitan Irlandara etorri zen eta Dublingo Trinity Collegen egin zituen lehenengo ikasketak. Ondoren Oxfordeko Unibertsitatean graduatu zen 1822an matematikari. 1841ean aita hil zenean Irlandako Offalyko konderrian lursail handiak eta Birr gaztelua jaso zituen.

Parlamentuko kide izan zen (1821-1834), 1845ean Lorden Ganberako Irlandar ordezkaria, Londresko Royal Societyko lehendakaria (1848-1854) eta Dublingo Trinity Collegeko kantzilerra (1862–1867).

BirrCastle 72in.jpg

Aurkikuntza zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aportaziorik handiena Leviathan teleskopioa izan zen, Birr gazteluko lorategian eraikitako zortzi metrotako eta 183cm-ko diametrodun lenteko teleskopio erraldoia. 1845ean eraiki zuen eta ia bi mendetan munduko handiena izan zen. Teleskopio honi esker hainbat aurkikuntza egin zituen.

Nebulosen azterketan zentratu zen batez ere eta egitura espirala dutela zehaztu zuen, gaur egunb badakigu galaxia kiribilak direla. Hipotesi nebularra ikertu nahi izan zuen. Garai hartan uste zen gasez egindako multzoak zirela eta berak izar eta planetak ere bazirela esan zuen, grabitatearen eraginez elkarrekin mantentzen zirenak. Oriongo Nebulosa zela eta, John Herschelekin eztabaida bizia izan zuen gasez edo izarrez osaturik zeuden erabakitzeko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Parsons Aldatu lotura Wikidatan