William Robert Brooks

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

William Robert Brooks (1844ko ekainak 11-1921eko maiatzak 3) britainiar jatorriko estatubatuar astronomo bat izan zen, kometa gehien aurkitu zituenetako bat, soilik Jean-Louis Ponsen atzetik. Ingalaterrako Maidstone herrian jaio zen, New Yorkeko Marion herrira joan zen Bataiatzaileen kongregazioko apaiz baten semea izan zelarik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brooksek astronomiagatik izan zuen interesa Australiara eginiko bidaia batean garatu zuen, nabigari bat bere sextantearekin neurketak egiten ikusi zuenean garatu zuen. Gaztetan New Yorkeko Buffalo hiriko Shepherd Iron Worksen lan egin zuen.

Kometa aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Phelpsen bizi zenean, Brooksek bere lehen kometa aurkitu zuen, 1881ean, berak eraikitako teleskopio batekin. 1886an beste 3 kometa berri aurkitu zituen.

Brooksen kometa aurkikuntza zaletasunaren berri William Smith negozio gizonak eman zuen, nork, Brooks New Yorkeko Genevara erakartzeko, behatoki berri bat eta Brooksen familiarentzat etxe bat eraki zituen. Brooks hara joan zen Genevako Hobart Collegeko Smith Behatokiko zuzendari bezala, non bere ikerketa astronomikoa irakurri eta erakutsi zuen. Smith Behatokian eginiko bere behaketen ondorioz beste 16 kometa aurkitu zituen.

Kometa aurkikuntzan espezializatu zen, 12P/Pons-Brooks eta 16P/Brooks aldikako kometak barne. C/1911 O1 (Brooks) kometa ere aurkitu zuen, eta astroargazkigintzaren aitzindaria izan zen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzan zehar, Brooksek Lick Behatokiagandik, Ozeano Bareko Elkarte Astronomikoagandik, St Louis Exhibitiongo Nazioarteko Epaileengandik, Mexikoko Elkarte Astronomikoagandik eta 1899an Frantziako Zientzien Akademiaren Lalande domina jaso zituen. Brooks, gainera, Hobart Collegeko Ohorezko Zientzia Doktore eta Irakasle postura igoa izan zen.