William Saroyan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Saroyan

William Saroyan (Fresno, Kalifornia, 1908ko abuztuaren 31a - ibidem, 1981eko maiatzaren 18a) Estatu Batuetako idazlea izan zen, jatorriz armeniarra. Lanbide askotan jardun zuen idazten hasi aurretik. Eleberriak, antzerki-obrak eta lan autobiografikoak idatzi zituen, molde erromantikoei jarraituz betiere. Obra nagusiak: The Time of Your Life antzezlana (1939, Pulitzer saria) eta My Name Is Aram (1940, Aram dut izena) eta The Human Comedy (1943, Giza komedia) eleberriak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: William Saroyan Aldatu lotura Wikidatan