William Schuman
William Howard Schuman (New York, AEB, 1910 - 1992) estatubatuar musikagile eta pedagogoa izan zen.
Biografia [aldatu]
Lehenengo Musikako Pulitzer Sariaren irabazlea (1943). Musika-ikasketak egin zituen, Roy Harris estatubatuar musikagilearekin. Eskolak eman zituen Sarah Lawrence Collegen (1935-1945), Juillard Schooleko zuzendari izan zen (1945-1962), eta New Yorkeko Lincoln Centerko lehendakari (1962-1969) izendatu zuten.
Schumanen musikak erritmo eta harmonia-egitura bikaina du, eta sarritan tonu bat baino gehiago erabiltzen badu ere, ez du melodia galtzen. Bere obretako asko fuga eta kalejira tankerako musika molde barrokoetan idatzita daude.
Lanik aipagarrienak: American Festival Overture (1939), orkestrarako; piano eta orkestra txikirako kontzertu bat (1942); A Free Song (1943), Musikarako Pulitzer Sariaren irabazlea; Undertow (1945) eta Night Journey (1947) balletak; Credendum (1955), Estatu Batuetako gobernuaren enkarguz idatzitako lana; New England Triptych (1956); 10 sinfonia, kontzertuak, harirako 4 kuarteto, abesbatzetarako obrak eta zinemarako musika.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) williamschuman.org webgunea
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.