William Thompson
Wikipedia(e)tik
William Thompson irlandar ekonomialaria izan zen (Baronie East-Carbery, 1775 - Clounksen, Corkshire, 1833). Robert Owen ekonomialariaren ikasle izan zen, eta gainbalioaren ideia zehaztu zuen. Ekonomia-arau berriak ezartzea ekarri behar zuen gainbalioak, bestela kapitalistak jabetuko baitziren neurri batean langileek sortutako irabaziez. Hori dela eta, Owenek deskribatzen zituen kooperatiba-motak bultzatzearen alde agertu zen Thompson.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.