William Wyler
| William Wyler | ||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Wilhelm Weiller | |
| Jaio | 1902ko uztailaren 1a | |
| Mülhausen, Alsazia, (gaur egun Mulhouse, Haut-Rhin, |
||
| Hil | 1981ko uztailaren 27a | |
| Los Angeles, Kalifornia ( |
||
| Lan nabarmenenak | Dodsworth • Jezebel • Wuthering Heights • The Little foxes • Mrs. Miniver • The Best Years of Our Lives • The Heiress • Roman Holiday • Ben-Hur • The Collector • | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
William Wyler (1902ko uztailaren 1a - 1981eko uztailaren 27a) film zuzendaria izan zen. Ezaguna zen film baten ekoizpeneko pauso guztien gainean zeukan kontrol zorrotza. Hori dela eta, eszenak etengabe errepikatzen zituen, aktoreen eta langile teknikoen etsipenerako. Baina aldi berean, arrakasta handia izan zuen bai kritikagileen bai ikusleen artean. Haren lan nabarmenak dira Ben-Hur (1959), The Best Years of Our Lives (1946), edo Mrs. Miniver (1942); hirurok Oskar sarietako zuzendari onenaren zein film onenaren sariak jaso zituzten. Wylerren beste lan ezagun eta bikain batzuk hauexek izan ziren: Funny Girl (1968), How to Steal a Million (1966), The Big Country (1958), Roman Holiday (1953), The Heiress (1949), The Letter (1940), The Westerner (1940), Wuthering Heights (1939), Jezebel (1938), Dodsworth (1936), eta Hell's Heroes (1930).
Eduki-taula |
Oscar sariak [aldatu]
Wyler izan da Oscar sarietan zuzendari izendatuena: 12 alditan proposatu zuten haren izena. Eta lortu hirutan lortu zuen (Ben Hur, The Best Years of Our Lives, eta Mrs. Miniver). Bestetik, Wylerren lanek guztira hogeita hamasei izendapen jaso zituzten, eta horietatik hamalauk saria. 1976an Oscar sari honorifikoa jaso zuen, beraren ibilbide osoari aitortza eginez.
| Urtea | Filma | Kategoria | Emaitza | ||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Oscar sariak | |||||||
| 1936 | Dodsworth | Zuzendari onena | izendatua | ||||
| 1939 | Wuthering Heights | Zuzendari onena | izendatua | ||||
| 1940 | The Letter | Zuzendari onena | izendatua | ||||
| 1941 | The Little Foxes | Zuzendari onena | izendatua | ||||
| 1942 | Mrs. Miniver | Zuzendari onena | irabazlea | ||||
| 1946 | The Best Years of Our Lives | Zuzendari onena | irabazlea | ||||
| 1949 | The Heiress | Film onena | izendatua | ||||
| Zuzendari onena | izendatua | ||||||
| 1952 | Detective Story | Zuzendari onena | izendatua | ||||
| 1953 | Roman Holiday | Film onena | izendatua | ||||
| Zuzendari onena | izendatua | ||||||
| 1957 | Friendly Persuasion | Film onena | izendatua | ||||
| Zuzendari onena | izendatua | ||||||
| 1959 | Ben-Hur | Zuzendari onena | irabazlea | ||||
| 1965 | The Collector | Zuzendari onena | izendatua | ||||
Zuzendutako filmak [aldatu]
Ikusi William Wylerren filmak
Bibliografia [aldatu]
- Anderegg, Michael A. William Wyler. Boston: Twayne Publishers, 1979. ISBN 0-8057-9268-6.
- Freer, Ian. Movie Makers: 50 Iconic Directors. London: Quercus Publishers, 2009. ISBN 978-1-84724-512-0
- Herman, Jan. A Talent for Trouble: The Life of Hollywood's Most Acclaimed Director. New York: G.P. Putnam's Sons, 1995. ISBN 0-399-14012-3.
- Madsen, Axel. William Wyler: the Authorized Biography. New York: Thomas Y. Crowell, 1973. ISBN 0-491-01302-7.
- Marcus, Daniel. “William Wyler’s World War II Films and the Bombing of Civilian Populations.” Historical Journal of Film, Radio, and Television, 29, March 2009, pp. 79–90.
- Wakeman, John, ed. World Film Directors: Vol. I, 1890-1945. New York: H.W. Wilson Co., 1987. ISBN 978-0-8242-0757-1.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Aktorearen IMDB webguneko fitxa.