Willie Nelson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Willie Nelson (2009).

Willie Nelson (1933ko apirilaren 30a, Abbott, Texas, AEB) estatubatuar kantagile eta antzezlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroan hasi zen kantak idazten, eta musika-talde bat sortu zuen arreba Bobbierekin. 1959an, kanta bat argitaratu zion diskoetxe batek. Horren ondoren, musikagile eta baxu-jotzaile gisa kontratatu zuen Ray Pricek, Honky-Tonk delako mugimenduko izarra zenak. Country musikaren barruan, Patsy Clineren ahotsean lehen postuetara iritsi zen Crazy kanta idatzi zuen. Roy Orbison eta Faron Youngen kanta arrakastatsu asko ere berak konposatu zituen.

1970ean, hainbat artistarekin hasi zen lanean, besteak beste, Waylon Jennings, Jessie Colter eta Kris Kristoffersonekin, eta outlaws delako mugimendua sortu zuten elkarrekin. Lan ospetsuenen artean ditu: Shotgun Willie (1973), The Troublemaker (1976), City of New Orleans (1984) eta The Promised Land (1986).

1980ko hamarkadan, antzezle-lanetan hasi zen; The Electric Horseman ("Zaldizko Elektrikoa", 1979) eta "Lapurra" (1981) filmetan lan egin zuen. Kantari ere aritu zen, hainbat abeslarirekin bikotea osatuz. Julio Iglesias, Ray Charles, Merle Haggard, Dolly Parton, Sinead O'Connor, Bob Dylan, David Crosby eta Paul Simonekin ere kantatu izan du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willie Nelson Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]